Translator

2013(e)ko apirilaren 18(a), osteguna

Tartaloren Istorioa

Bazen behin, Euskal Herriko mendietan bizi zen Tartalo izeneko izaki bat. Egun batean artzain bat galdu egin zen eta ez zuen non geratu. Bat-batean, kobazulo ilun bat ikusi zuen eta gaua pasatzeko ondo zegoela uste zuenez barrura sartu zen.
Kobazuloan zegoela, harrituta geratu zen ardiak sartzen ikusi zituenean, eta harrituago haien atzetik gizaki itxurako begi bakarreko izaki erraldoi ikusi zuenean. Artzaina beldurtuta ihes egiten saiatu zen, baina Tartalok ez zion utzi eta harri erraldoi batekin oztopatu zuen kobazuloko sarrera.
Gau horretan bertan Tortok eraztun magiko bat jarri zion. Tartalo lo geratu zenean, artzainak burdin bat hartu, eta begian sartu zion, eta horren ondorioz itsutu egin zen.
Hurrengo egunean, ardiak atera behar zituen, eta artzainak ihes ez egiteko beraien larruak ikutzea iruditu zitzaion. Artzaina ez zekiela zer egin zegoen, baina larruak ikusi zituenean ideia bat izan zuen, larrua bizkarrean jarri eta ardia bezala igarotzea.
Ihes egitea lortu zuen. Torto ihes egitea lortu zuela konturatutakoan, eraztun magikoari "Non zaude? Non zaude?" ohikatu zion, eta eraztunak "Hemen nago! Hemen nago!" erantzun zion. Artzaina kentzen saiatu zen, baina ezinezkoa zenez, bere behatza moztea erabaki zuen eta aintzira batera jaurti zuen. Tartalo atzetik aintzirara erori zen eta igeriten ez zekienez, bertan ito zen.

 Hemen duzue istorioa bideo batean:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina