Translator

2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

Agurra

Kaixo lagun,
Hemen amaitzen dugu gure lana. Espero dugu gustatu izatea, eta asko ikasi izatea. Eskerrikasko gure blog-a irakurtzeagatik eta zuen iruzkinak uzteagatik.
Eskerrikasko eta hurrenarte!


Herensugea


Herensugea, Euskal Herriko suge itxura duen izaki mitologiko garantzitsuenetako bat da. Kondaira batzuetan, 7 buru ditu baina gehienetan bakarra. Gose denean bakarrik irtetzen da bere kobatik.

HERENSUGEAREN KONDAIRA

Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki batean herensuge handi eta beldurgarri bat. Gosea zuenean, herrira jaisten zen eta norbait jaten zuen. Erregeak hori ikusita, tratu bat egin zuen. Tratuak zioenez, hilabetero neskatsa gazte bat eramango zion.
Egun batean, erregearen alabari tokatu zaion, eta erregeak nahi ez zuenez, herensugea hiltzeko pertsona baten bila hasi zen, eta saria bere alabarekin ezkontzea zen. Artzain bat iritsi zen eta erregeak gertatutakoa kontatu ondoren berak hilko zuela herensugea esan zion. Hurrengo egunean, artzaina bere txakurrarekin joan zen eta txakurrak herensugeari buruan hozka egin eta hil zuen. Artzainak herensugeari 7 mihi eta 7 buruko zati hartu zituen.
Gazte bat basotik bueltaka zebilen bitartean, herensugea ikusi eta 7 buruak moztu zion. Hurrengo egunean, gaztea 7 buruekin joan zen gaztelura eta bere saria eskatu zuen. Baina, artzaina iritsi zenean, 7 mihiak erakutsi eta erregea gaztearen iruzurrak konturatu zen eta kalera bidali zion.
Erregeak, artzainari bere aƱabarekin ezkontzea eskatu zion, eta horrela izan zen.Hortik aurrera, artzaina eta erregearen alaba oso pozik ibili ziren.



Galtzagorri


Galtzagorriak, pertsonei laguntzen dieten gizki txiki-txikiak dira.

Praka gorriak daramate , eta orraztokietan ezkutatzen dira. Birak ematen dituzte beren jabearen inguruan "eta orain zer?" galdezka.Une batean betetzen diruzte jabearen aginduak nahiz eta oso ikaragarriak izan.


Akerbeltz


Elezaharrek dioten arabera, sorginek akelarrea ospatzean, Aker agertzen zitzaien eta jai handi bat ospatzen zuten. Bertan, ogia, arrautzak, dirua... eskaintzen zioten eta Jeinuak hau hartu ondoren, giza haragia jatera esertzen zen. Jan-edariaren ondoren, txistuaren doinuaren laguntzarekin, dantzan hasten zen sorginekin. Eta gehiago edan ondoren, aktu sexuala praktikatzen zuten denok batera, orgia bat eginaz. Akelarrea bukatzean, sorginek Akerraren esanak betetzen zuten hurrengo akelarre bat ospatu arte.






2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Akerbeltz

Aker beltz baten itxuran agertzen den jeinu bat da hau. Etxe-abereen zaindari eta sorginen buruzagi moduan agertzen da. Bere alde ona agertzen duenean, Mariren antzeko ahalmenak ditu eta zenbait jeinuen nagusia edo buruzagia da.


Jentilen istorioa

JENTILEN ISTORIOA

Bazen behin gazte artzain bat mendira joan zen betikolez baina, oraingoan, zoritxarrez , jentil batzukin topo egin zuen. Jentilak gosez hiltzen ari zirenez, gaztea jatea erabaki zuen. Gaztea exz zekienez zer egin, burutik igaro zitzaion lehen gauza esan zuen: "Komunera joan behar dut!". Hura izan zen bere ihes egiteko aukera. Baina jentilak bere asmoak antzeman zuten eta soka bat lotu zuten. Gaztea denbora luze bat iraun zuen bertan, soka askatu eta arrama batean lotu arte. Momentu hortan, korrika irten zen baina ez zuen lortu ihes egitea. Jentilak hura ikusita bere atzetik joan ziren txakurrekin. Malda gora egin zuen eta zuhaitz batera igo zen. Txakurrak bere arrastroa galdu zuten eta jentilak kobara bueltatu ziren eta gaztetxoa etxera bueltatu zen.


JENTILEN AMAIERA

Elezahar baten arabera, jentilak argi bat ikusi zuten. Ez zekitenez zer zen, jentil zaharrenaren bila joan ziren eta honek horrela erantzun zien: "Kiximi ( Jesus ) jaio da, euskal arrazaren amaiera da." eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zen. Gainerako jentilak lurrazpian gelditu ziren eta ez ziren gehiago irten.

Jentilen bideoa




Sorginak

Sorginak aintzinako Euskal Herriko mitologiako pertsonaia garrantzitsuetakoak dira. Sorginak gauza txarrak eta onak egiten zituzten. Gauza txarretako bat, akelarreak "inbokatu" egiten zituztela da, etaonetako bat, sendabelarrak egiten zituztela jende gaixoarendako. Katu itxuran agertzen dira gehienetan.

SORGINEN ISTORIOA
Elezaharrak dioenez, bazen behin herri txiki bateko herri batean, gauero haritzen ibiltzen zen emakume bat. Gauero gauero, katuaren itxurako sorgin bat agertzen zitzaion. Horrelako gau batean, senarra geratu zen emaztearen ordez, eta katua etorri zenean, esan zion katuak:
- Gizonezkoa haritzen?
- Katua hitz egiten?- erantzun zion gizonak.
Gizonak, makila bat hartu eta jo egin zion. Hurrengo egunean, herrian emakume bat beso bat apurtuta agertu zen. Horrela konturatu ziren herrikoak emakume hori sorgina zela.