Translator

2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

Herensugea


Herensugea, Euskal Herriko suge itxura duen izaki mitologiko garantzitsuenetako bat da. Kondaira batzuetan, 7 buru ditu baina gehienetan bakarra. Gose denean bakarrik irtetzen da bere kobatik.

HERENSUGEAREN KONDAIRA

Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki batean herensuge handi eta beldurgarri bat. Gosea zuenean, herrira jaisten zen eta norbait jaten zuen. Erregeak hori ikusita, tratu bat egin zuen. Tratuak zioenez, hilabetero neskatsa gazte bat eramango zion.
Egun batean, erregearen alabari tokatu zaion, eta erregeak nahi ez zuenez, herensugea hiltzeko pertsona baten bila hasi zen, eta saria bere alabarekin ezkontzea zen. Artzain bat iritsi zen eta erregeak gertatutakoa kontatu ondoren berak hilko zuela herensugea esan zion. Hurrengo egunean, artzaina bere txakurrarekin joan zen eta txakurrak herensugeari buruan hozka egin eta hil zuen. Artzainak herensugeari 7 mihi eta 7 buruko zati hartu zituen.
Gazte bat basotik bueltaka zebilen bitartean, herensugea ikusi eta 7 buruak moztu zion. Hurrengo egunean, gaztea 7 buruekin joan zen gaztelura eta bere saria eskatu zuen. Baina, artzaina iritsi zenean, 7 mihiak erakutsi eta erregea gaztearen iruzurrak konturatu zen eta kalera bidali zion.
Erregeak, artzainari bere aƱabarekin ezkontzea eskatu zion, eta horrela izan zen.Hortik aurrera, artzaina eta erregearen alaba oso pozik ibili ziren.



1 iruzkin: