Izaki mitologiko hau, erdi emakume eta erdi animali (ahatea) da. Bere ohinak ahuntz, ahate edo oilarrenak izan daitezke. Kondaira gehienen arabera erreka ondoan orrazten edo arropa garbitzen egoten da.
Euskal mitologiako parte garrantzitsuenetako bat hartzen dituzte lamiek.
LAMIEN KONDAIRA 1
Elezaharrak dioenez, bazen artzain bat, egunero-egunero mendira joaten zela bere artaldearekin. Egun baten, neskatxa eder batzuk ikusi zituen, ez zekienez lamiak zirela beraiengana hurbildu zen. Oso gustora ibiltzen zen artzaina neska liluragarri horiekin hizketan eta jolasten.
Herrira jaitsi zenean, bere lagunei eta familiari kontatu zion guztia, baina inork ez zion sinetsi. Hurrengo egunean, Lamiarena joan zen eta denbora bat hitz egiten pasatu ondoren, Lamiak ezkontzeko eskatu zion, eta eraztun bat eman zion. Gizonak amari eraztuna eman ziola kontatu zion. Bere ama, kezkatuta, herriko elizgizonarengana joan zen, eta elizgizonak, hankak behatzeko agindu zion.
Gizonak, elizgizonak esandakoa bete zuen, eta hurrengo egunean neskatxari hankak behatu zion. Ahatearen oinak zituela ikusitakoan, lamia bat zela konturatu zen. Gizona larriturik, eraztuna kentzen saiatu zen,baina ezin zuenez, behatza moztu zuen eta behatz eta guzti itzuli zion Lamiari.
Etxera iritsi zenean, zauria konpondu zuen eta ohera sartu zen. Baina ez zen gehiago esnatu.
LAMIEN KONDAIRA 2
Oraingo hau ez da kondaira bat, baina oso ezaguna den "istorio" bat da.
Elezaharrak dioenez, Lamiak bere kantu eta lirurarekin, gizon guztiak maitemintzen zituela zioen. Gizon guztiak maiteminduta Lamiarengara gerturatzen ziren, eta Lamiak berarekin batera eramaten zituen. Lamiak bere etxera iritstakoan, berarekin zetozen gizon denak hiltzen zituen.
Lamien kondaira
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina