Translator

2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

Agurra

Kaixo lagun,
Hemen amaitzen dugu gure lana. Espero dugu gustatu izatea, eta asko ikasi izatea. Eskerrikasko gure blog-a irakurtzeagatik eta zuen iruzkinak uzteagatik.
Eskerrikasko eta hurrenarte!


Herensugea


Herensugea, Euskal Herriko suge itxura duen izaki mitologiko garantzitsuenetako bat da. Kondaira batzuetan, 7 buru ditu baina gehienetan bakarra. Gose denean bakarrik irtetzen da bere kobatik.

HERENSUGEAREN KONDAIRA

Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki batean herensuge handi eta beldurgarri bat. Gosea zuenean, herrira jaisten zen eta norbait jaten zuen. Erregeak hori ikusita, tratu bat egin zuen. Tratuak zioenez, hilabetero neskatsa gazte bat eramango zion.
Egun batean, erregearen alabari tokatu zaion, eta erregeak nahi ez zuenez, herensugea hiltzeko pertsona baten bila hasi zen, eta saria bere alabarekin ezkontzea zen. Artzain bat iritsi zen eta erregeak gertatutakoa kontatu ondoren berak hilko zuela herensugea esan zion. Hurrengo egunean, artzaina bere txakurrarekin joan zen eta txakurrak herensugeari buruan hozka egin eta hil zuen. Artzainak herensugeari 7 mihi eta 7 buruko zati hartu zituen.
Gazte bat basotik bueltaka zebilen bitartean, herensugea ikusi eta 7 buruak moztu zion. Hurrengo egunean, gaztea 7 buruekin joan zen gaztelura eta bere saria eskatu zuen. Baina, artzaina iritsi zenean, 7 mihiak erakutsi eta erregea gaztearen iruzurrak konturatu zen eta kalera bidali zion.
Erregeak, artzainari bere aƱabarekin ezkontzea eskatu zion, eta horrela izan zen.Hortik aurrera, artzaina eta erregearen alaba oso pozik ibili ziren.



Galtzagorri


Galtzagorriak, pertsonei laguntzen dieten gizki txiki-txikiak dira.

Praka gorriak daramate , eta orraztokietan ezkutatzen dira. Birak ematen dituzte beren jabearen inguruan "eta orain zer?" galdezka.Une batean betetzen diruzte jabearen aginduak nahiz eta oso ikaragarriak izan.


Akerbeltz


Elezaharrek dioten arabera, sorginek akelarrea ospatzean, Aker agertzen zitzaien eta jai handi bat ospatzen zuten. Bertan, ogia, arrautzak, dirua... eskaintzen zioten eta Jeinuak hau hartu ondoren, giza haragia jatera esertzen zen. Jan-edariaren ondoren, txistuaren doinuaren laguntzarekin, dantzan hasten zen sorginekin. Eta gehiago edan ondoren, aktu sexuala praktikatzen zuten denok batera, orgia bat eginaz. Akelarrea bukatzean, sorginek Akerraren esanak betetzen zuten hurrengo akelarre bat ospatu arte.






2013(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

Akerbeltz

Aker beltz baten itxuran agertzen den jeinu bat da hau. Etxe-abereen zaindari eta sorginen buruzagi moduan agertzen da. Bere alde ona agertzen duenean, Mariren antzeko ahalmenak ditu eta zenbait jeinuen nagusia edo buruzagia da.


Jentilen istorioa

JENTILEN ISTORIOA

Bazen behin gazte artzain bat mendira joan zen betikolez baina, oraingoan, zoritxarrez , jentil batzukin topo egin zuen. Jentilak gosez hiltzen ari zirenez, gaztea jatea erabaki zuen. Gaztea exz zekienez zer egin, burutik igaro zitzaion lehen gauza esan zuen: "Komunera joan behar dut!". Hura izan zen bere ihes egiteko aukera. Baina jentilak bere asmoak antzeman zuten eta soka bat lotu zuten. Gaztea denbora luze bat iraun zuen bertan, soka askatu eta arrama batean lotu arte. Momentu hortan, korrika irten zen baina ez zuen lortu ihes egitea. Jentilak hura ikusita bere atzetik joan ziren txakurrekin. Malda gora egin zuen eta zuhaitz batera igo zen. Txakurrak bere arrastroa galdu zuten eta jentilak kobara bueltatu ziren eta gaztetxoa etxera bueltatu zen.


JENTILEN AMAIERA

Elezahar baten arabera, jentilak argi bat ikusi zuten. Ez zekitenez zer zen, jentil zaharrenaren bila joan ziren eta honek horrela erantzun zien: "Kiximi ( Jesus ) jaio da, euskal arrazaren amaiera da." eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zen. Gainerako jentilak lurrazpian gelditu ziren eta ez ziren gehiago irten.

Jentilen bideoa




Sorginak

Sorginak aintzinako Euskal Herriko mitologiako pertsonaia garrantzitsuetakoak dira. Sorginak gauza txarrak eta onak egiten zituzten. Gauza txarretako bat, akelarreak "inbokatu" egiten zituztela da, etaonetako bat, sendabelarrak egiten zituztela jende gaixoarendako. Katu itxuran agertzen dira gehienetan.

SORGINEN ISTORIOA
Elezaharrak dioenez, bazen behin herri txiki bateko herri batean, gauero haritzen ibiltzen zen emakume bat. Gauero gauero, katuaren itxurako sorgin bat agertzen zitzaion. Horrelako gau batean, senarra geratu zen emaztearen ordez, eta katua etorri zenean, esan zion katuak:
- Gizonezkoa haritzen?
- Katua hitz egiten?- erantzun zion gizonak.
Gizonak, makila bat hartu eta jo egin zion. Hurrengo egunean, herrian emakume bat beso bat apurtuta agertu zen. Horrela konturatu ziren herrikoak emakume hori sorgina zela.








Jentilak

Jentilak euskal mitologiako izakiak dira. Euskal Herrian zeuden paganoak, hau da, Kristautasunean ez zutenak sinisten sinbolizatzen dute. Erraldoiak eta indartsuak dira eta beraien etsaiei harri erraldoiak botatzeko ohitura dute.


2013(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

Olentzero

Olentzero, Euskal mitologiako izaki ezagun eta garrantzitsuenetako bat da. Gabon gaua eta Jesusen etorrera irudikatzen du.


OLENTZEROREN ISTORIOA

Olentzero, euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Egun batean, izar handi bat ikusi zuen, eta jentilen tribuko zaharrenarengana joan zen. Tribuko zaharrenak, jentilen aroaren amaiera zela esan zuen, Jesus jaio zen eta. Jentilak amildegitik bota zirela esan zuen, eta guztiak bota ziren, Olentzero izan ezik.
Olentzero, Jesusi agurtzera joan zen. Ondoren, Euskal Herritik zehar joan zen, Jesusen berri ona zabaltzera.

OLENTZEROREN MITOA

Abenduaren 24-ko gauean, Jesus jaio zenez eta Olentzerok opariak eraman zionez.
24-ko gauean, Olentzero, Euskal Herriko herri guztietako etxetara joaten da, eta opariak uzten ditu familia guztarentzako.
Familia gehienek opariak, 25-eko goizean jasotzen dituzte, eta gutxi batzuek, 24-ko gauean.


Olentzerok oso kantu famatua du:





Lamiak

Izaki mitologiko hau, erdi emakume eta erdi animali (ahatea) da. Bere ohinak ahuntz, ahate edo oilarrenak izan daitezke. Kondaira gehienen arabera erreka ondoan orrazten edo arropa garbitzen egoten da.
Euskal mitologiako parte garrantzitsuenetako bat hartzen dituzte lamiek.

LAMIEN KONDAIRA 1

Elezaharrak dioenez, bazen artzain bat, egunero-egunero mendira joaten zela bere artaldearekin. Egun baten, neskatxa eder batzuk ikusi zituen, ez zekienez lamiak zirela beraiengana hurbildu zen. Oso gustora ibiltzen zen artzaina neska liluragarri horiekin hizketan eta jolasten.
Herrira jaitsi zenean, bere lagunei eta familiari kontatu zion guztia, baina inork ez zion sinetsi. Hurrengo egunean, Lamiarena joan zen eta denbora bat hitz egiten pasatu ondoren, Lamiak ezkontzeko eskatu zion, eta eraztun bat eman zion. Gizonak amari eraztuna eman ziola kontatu zion. Bere ama, kezkatuta, herriko elizgizonarengana joan zen, eta elizgizonak, hankak behatzeko agindu zion.
Gizonak, elizgizonak esandakoa bete zuen, eta hurrengo egunean neskatxari hankak behatu zion. Ahatearen oinak zituela ikusitakoan, lamia bat zela konturatu zen. Gizona larriturik, eraztuna kentzen saiatu zen,baina ezin zuenez, behatza moztu zuen eta behatz eta guzti itzuli zion Lamiari.
Etxera iritsi zenean, zauria konpondu zuen eta ohera sartu zen. Baina ez zen gehiago esnatu.

LAMIEN KONDAIRA 2

Oraingo hau ez da kondaira bat, baina oso ezaguna den "istorio" bat da.
Elezaharrak dioenez, Lamiak bere kantu eta lirurarekin, gizon guztiak maitemintzen zituela zioen. Gizon guztiak maiteminduta Lamiarengara gerturatzen ziren, eta Lamiak berarekin batera eramaten zituen. Lamiak bere etxera iritstakoan, berarekin zetozen gizon denak hiltzen zituen.

Lamien kondaira


2013(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

Basajaunaren kondaira

Baziren behin bi anai-arreba artaldea zaintzen, eta egun batean suge bat agertu zitzaien. Orduan, mutila bere atzetik zen bere arreba ardiekin utzita. Sugearen atzetik joanda kobazulo batera iritsi zen. Bertan, Basajaun bat ikusi zuen ikatza egosten eta ikutatzen saiatu zen baina Basajaunak ikusi egin zion. Orduan Basajaunak ikatz zati bat eman zion eta haitzulotik irtetzeko esan zion nolakoa den ikusi ahal izateko. Irtetzerazkotan, urre gorria zela konturatu zen eta hortik aurrera anai-arrebak aberatsak izan ziren.

Basajaun

Basajauna basoan bizi den euskal izaki mitologikoa da. Olentzerorekin batera, bera izan zen bizirik iraun zuen azken jentila.





Mariren kondaira

Mariren kobara satzeko, urrezko 3 arau daude:
- Opariren bat eraman behar zaio. (Bere gogokoena ardia da)
- Ezin diozu bizkarra eman Mariri.
- Ezin zara bere koban jasarri, bestela bere zerbitzaria zarela pentsatuko du eta bertan gelditu beharko zara     betirako.

MARIREN KONDAIRA:

Bazen behin Kattalin izeneneko artzain bat. Behin, mendira joan zen bere artaldearekin batera. Etxera zihoala  , bere ardietako bat falta zitzaiola konturatu zen. Ezin zenez etxera ardi bat gutxiagorekin itzuli bere bila joan zen. Han ikusi zuen bere ardia haitzulo baten sarrera, neskatxa eder batekin batera. Marik neskari zein zen bere izena eta hori al zen bere ardia galdetu zion, neskak Kattalin zuela izena eta bai,bere ardia zela erantzun zion.
Marik berarekin bizitzeko aukera eman zion, gero bizitza hobea izateko. Kattalinek baiezkoa emanez berarekin bizi izan zen 7 urtetan. 7 urte luze haiek pasatu zirenean, Marik lana ondo egin zuela esanez ikatz zati haundi bat eman zion. Neskatxa harriturik geratu zen, baina ez zen ezer esaten ausartu. Aurrera jarraitu zuen, eta haitzulotik irtetzean, ikatza urre bihurtu zen. Kattalin gaztea aberts bihurtu zen.